IKT-ko EGUNEROKOA

Bloggeko atal honetan, nire formakuntza prozesuan, IKT irakasgaian egunero egiten ditugun lanak argitaratuko ditut. Baina ez hori bakarrik, eguneroko lanei buruzko hausnarketak ere argitaratuko ditut.


  • 2015/11/12

Gaur gelan irakasle berria dugu, Andoni izenekoa eta hemendik aurrera irakasgaian landuko diren alderdiak azaldu dizkigu.Irakasgaien ebaluazioari buruzko informazioa eman digu eta guk bertan izango dugun garrantzia ere aipatu digu.Ebaluazioa hurrengoa izango da:

  • 2 puntu balioko ditu ikasgelan dugun partaidetza.
  • 2 puntu balioko ditu Bloggean erabilitako alderdi bisualak.
  • 4puntu balioko ditu alderdi idatziak.
  • 2 puntu baioko dituzte baliabide desberdinen erabilerak.

Partaidetzak balio dituen puntuak, irakasleak berak banatuko ditu, baina gainerako puntuak banatzeko gelako ikasleak ados jarri beharko gara irakasleari aitortzeko puntu horien portzentaia bat eta guk baloratzeko geure burua gainerako puntuazioarekin.

Ondoren, ikasleek beraien hizkuntza trebetasunak erakusteko  eta klase aurrean hitz egiten zelan moldatzen garen erakusteko gure buruaren aurkezpena egin dugu.Azkenik irakasleak aurkeztu digu landuko dugun gaitegia. Hezkuntza premia bereziak dituzten haurrei buruz lan egingo dugu gelan, batez ere, idaztizko eta ulermenezko arazoak kontuan hartuz.Horretarako lehenik eta behin gaitza ezagutu behar da, ondren umeei zelan afektatzen dien jakin eta azkenik ikertu behar dugu zxelan lagundu ahal diegun.

Klasea amaitutakoan, irakasleak artikulu bat irakurtzea gomendatu digu ikasgelan teknologia berrien erabilerari buruzkoa.




- Hausnarketa

Gaurko klasea asko gustatu zait, irakasleak aukera eman digulako guk ere erabakia izateko ebaluazio irrizpideei buruz. Gainera kontuan hartu gaitu erabaki garrantzitsua hartzerako orduan, eta ondorioz, erakutsi dugu gure iritzia gelan garrantzitsua dela. Asko gustatu zait irakasleak komunikatzeko duen modua eta gurekiko erakusten duen errespetua klasea gidatzerako orduan.


  • 2015/11/13

Gaur klasearen hasieran, irakasleak gure ebaluazioari buruz hartutako erabakiak kontatu dizkigu eta galdetu digu gure iritzia honeri buruz.Ikasle bakoitzak egindako lana, beste lau ikasleek ebaluatuko dute klasean aurreko egunean esandako erizpideak jarraituz.Jarraian, hemen dagoen bideoa jarri digu irakasleak:


Hau ikusi ondoren, bideoan agertzen den informazioari buruzko eztabaida egin dugu, bideoko datuak gure gelako ikasleek esandako datuekin alderatu, eta ohartu gara, ikerketa egin zenetik, asko aldatu direla datu horiek. Ondorioz, ohartu gara zein garrantzitsua den ikasleei erakustea internet nahiz sare sozialek dituzten arazoak, hau aurrera eraman beharreko lan zaila eta konplexua dela, baina pena merezi du.
Honekin jarraituz eta gu ere ohartu gintezen interneten uzten ditugun datu guztiei buruz eta honek dituen arazoak, interneten gure buruaren bilaketa egin dugu. Ikusita Google plataforman gure inguruan duen informazio guztia, gure datuen trataerari buruzko eztabaida garatu dugu gelan. Eta honekin lotura zuzena duen Big Bang Datari buruzko informazioa bilatu dugu taldeka eta Drive plataformaren bidez irakaslearekin partekatu dugu aurkitutako informazio guztia.


Batutako informazioa agertzeko PPT bat sortu dut Drive plataformaren bidez.





Erantzun Beharreko Galderak: 
  • Zer da identitate digitala? Azaldu bere aspektuak
Identitate digitala, gu interneteko erailtzaile moduan dugun identitatea da. Hau da, gizartean identifikatzeko NAN-a dugun moduan, interneteko erabiltzaile garela adierazten du.Bertan, guri buruzko agertzen direlarik.Modu honetan eta behar ezkero, modu erraz batean partekatu daiteke gure informazio hori web orri batetik bestera, modu azkar eta eraginkor batean.
  • Pentsa ezazu  zein irudi ematen duzun Interneten. (erabiltzen dituzun aplikazioak, horietan daukazun perfila, publikatzen duzuna, bidaltzen dituzun mezuak eta abar) Zure irudi egokia islatzen duzu?

Segun zein nolako erabilera ematen diozun honelako sareei, halako irudia ematen duzulakoan nago. Hain zuzen ere, ez dut uste Facebook bezalako plataforman ematen dudan irudia edo Instagram bezalako plataforman ematen dudan irudia desberdinak direlarik. Baina egia da, askotan ematen diogun erabilera ez dela egokiena gure irudiarentzat, izan ere, lagunekin parrandan igotzen ditugun argazkiak ez dira komenigarriak gure irudiarentzat.

  • Zure identitate digitala bizitza normalean daukazunarekin bat dator?
Nire identitate digitala, bizitza errealean dudanarekin dator guztiz, Nire egunerokotasuneko aldrdiak bertan argitaratzen baititut.
  • Zure identitate digitalak kezkatzen zaitu?

Ikusitako bideoak kontuan hartuz gero, asko kezkatzen nau nire identitate digitalak, izan ere bertatik lortu daitezkeen datuak mugaezinak direlako eta gainera, kontrola ezinak. Edonork lor ditzake gainera eta erabilera txarra emanez gero, arazoak izan ditzakeguz.
  • Eskolan identitate digitala landu beharko genuke? Zergatik? Nola?
Uste dut oso garrantzitsua dela eskolan honen inguruko formakuntza egokia, ikasleek kontzientzia har dezaten interneten jartzen duten edozein post eraginak dituela eta gainera erabilera ugari dituelako. Argi utzi behar zaie gainera, kontuz ibiltzen ez badira web-eko informazioarekin, arazo ugari izan ahal dituztela. Hala nola, CiberBullying-a, xantaia eta beste mota askotakoak. 
Identitate Digitalarekin loturiko informazioa duten bideoak argitaratuko ditut jarraian, komenigarria da hauek begiratzea, hausnartzera eraman ahal zaiztuelako.




Galderak ikusi eta jarraian bideo batzuk ikusi ditugu, jarraian agertuko direnak eta kontzientzia har dezagn, bideoei buruzko hausnarketa egin dugu gelan. Ikaskide batek galdetu du ea zelan kontzientziatu ahal ditugun X adineko umeak instagram edo horrelako sare sozialei beruzko erabilera egokiari buruz. 

- Hausnarketa

Asko gustatzen zaizkit irakaslearen klaseak eta hauek emateko erabiltzen duen prozedura. Ikasleak partehartzaile bihurtzen gaitu eta materiarekin bat lan egiten dugu. Gainera, hausnarketak egitera eramaten gaitu eta hau gure etorkizuneko lanean oso erabilgarria suertatuko zaigulakoan nago. Izan ere, irakasle izango garenean, alderdi askoren inguruan hausnartu beharko dugu eta kritikoak izan.


  • 2015/11/19

      Gaur gelan, proiektuetan oinarritutako metodologiari buruz hitz egin dugu eta nolabaiteko aitzakia izan da hemendik aurrera horrela jardungo dugula esateko.
    Proiektuetan oinarritutako metodologia edo Proyect Based Learning (PBL) gaur egun geroz eta indar gehiago duen teknika bat da irakasleen artean. Hau hobeto ulertu ahal izateko gelan irakurritako hurrengo dokumentua hemen jarriko dizuet, hobeto lertu ahal izateko.


  • PBL (Proyect Based Learning)
Baina zertan datza metodologia honek? Jarraian Google irudiak tresna erabilita egindako mapa kontzeptual baten bidez azaldu dut.

 

Informazioa irakurri ondoren, guztion artean eztabaidatu dugu honen inguruan eta izendatu dugu ikasleengan izan ditzakeen eragin desberdinak metodologia hau erabiltzeak.


Klasearen azken zatia, guk egin beharreko lanarekin eman dugu. Lehenagoz, Andonik azaldu egin digu metodologia honen erabilerak izan dituen erabilera desberdinak eta adibidetzat Antzuolako umeek aurreko urtean garatutako proiektua azaldu digu. Ondoren, esan digu guk ee proiektu bat garatu beharko genuela.

Gure proiektua, proiektu bat sortzea izango zen, non adin tarte bat aukeratu behar dugun eta gero jakin Curriculumean lantzen diren alderdi desberdinak, gero garatu beharko dugu zelan landuko genuke hori guztia kontuan hartuz bideo edizioa dakarren proiektua.

- Hausnarketa

Asko gustatzen zait klaseetan erabiltzen den metodologia, izan ere, guk ez gaude entzule soiltzat, baizik eta gelan modu aktiboan parte-hartzen dugula. 
Baina, gustatuko litzaidake gehiago lantzea alderdi teknikoago batzuk, hala nola, bideo edizio aurreratua edo blogga zelan jarri polita...


  • 2015/11/20

Gaurko klasea, prestatu beharreko proiektua egiteko eman digu irakasleak. Proiekturako izan dugun ideia nagusia hurrengoa izan da:
Ikasturtearen amaiera ospatzeko, 3.zikloko 6.mailako ikasleek ikas-bida bat izango dute.

Aitzitik, ikas-bidaia jorratzearen aurrean  hainbat desadostasun aurkitu ditugu gurasoen partetik. Hori dela eta, hezkuntzaren heburuekin bat eginez,  desadostasunak eta aldi berean dakartzan ikuspuntuak hainbat kutxuren isla dela eta, beharrezkotzat ikusi dugu  ikas-bidaia antolatzeko proiektua aurrera eramateko erabakia hartzea.

Proiektua Spot publizitario bat garatzea izango da eta ikas-bidaia egiteko helburuarekin. Gurasoek jakin dezaten ikas-bidaia burutzeak duen garrantzia eta bertan jorratuko dena azaltzeko helburuarekin gartuko dugu proiektua.

Proiektuan sartuko edo landuko ditugun ditugun curriculumeko eduki desberdinak kontsultatzeko hurrengo Web orria kontsultatu dugu.

- Hausnarketa

Asko gustatzen zait honelako metodologia erabili izana gelan, uste baitut etorkizunean irakasle bezala lan egingo dugunean oso erabilgarria suertatuko zaigula. Horrela jarraitzen badu irakasgaia eta irakasleak klasea bideratzeko modua, uste dut irakasgaiarekiko dudan gogoa horrela jarraituko duela.

  • 2015/11/26

    Gaur, greba izan dugu unibertsitatean, LOMCE araua dela eta. Ondorioz, bilbotik ikasle mobilizazioak egon dira eta bertara bertaratu naiz.



    Greba egitea erabaki dut, izan ere ez nago bat ere ados LOMCEk defendatu edo aurrera eraman nahi dituen ia hezkuntza aldaketa gehienak.
    LOMCE legea indarrean sartuz gero, egungo sistema errotik aldatu egingo du eta Ministerioak kontrol hertsiagoa ezarriko du eduki eta antolaketetan.

    Aldaketetako bat Gaztelania nagusi izango dela da. Espainiako Gobernuak ezarriko ditu Gaztelania irakasgaiaren eduki eta ordu kopuruak. Aurrerantzean, irakasgai ardatz izango da. Euskara, berriz, espezialitate ikasgaitzat jo dute, Heziketa Fisikoaren edo Musikaren maila berean.

    Euskal Herrian 30 urtez indarrean egon den murgiltze linguistikoa ezerezean geratuko da, gaztelaniaz eta euskaraz eman beharreko irakasgai kopuru parekatua zehaztuko delako.

 Erlijioa espezialitate irakasgaia izango da datorren    ikasturtetik aurrera. Batez besteko nota kalkulatzeko erabiliko dute, eta beste ikasgaien ordu kopuruarekin parekatuko dute. Eliza katolikoak aspaldi egindako eskaera bati men egin dio Rajoyren gobernuak, matrikulazio kopurua % 10 jaitsi zela-eta arduratuta baitzegoen. Herritartasunerako Hezkuntza desagertuko da, eta erlijioa egiten ez dutenek Gizarte eta Kultura Balioak (Lehen Hezkuntza) eta Balio Etikoak (Bigarren Hezkuntza) izeneko ikasgaiak landuko dituzte.


 Horrez gain, selektibitatea desagertu egingo da. Ziklo batetik bestera igarotzeko, azterketa egin beharko dute ikasleek. Azterketok eskolaz kanpoko erakunde batek antolatu eta zuzenduko ditu. Hurrengo ziklora pasatzeko gainditu beharrekoak bi dira: DBHkoa eta Batxilergokoa. Unibertsitateek ere sarbide-probak egin ahalko dituzte.


 Asko gaitzezten dudan neurrietako bait Gobernuak eskoletako zuzendariak izendatuko dituela da. Izan ere, kargu hori izan nahi duten irakasleek formazio prozesu bat igaro eta ziurtagiri bat eskuratu beharko dute. Orain arte Eskola Kontseiluak izendatzen zuen zuzendaria. Irakasleak zuzenean kontratatu ahalko dituzte zuzendariek, eta hauek ez dute zertan oposizioa gaindituta izan beharko. Hau ezait bat ere ez gustatzen, honek baldintzatuko baitu ikasleen formakuntza, eta hau da guri gehien arduratu behar gaituena eta ikasle guztiek dute izn behar dituzte ikasteko aukera berdinak.

  • 2015/11/27

Gaur sorpresa berezia izan dugu gelan, ez baitugu ohikoa den metodologia jarraitu.
Beste irakasle bat etorri zaigu gelara, jokin izenekoa eta alderdi askoren inguruan hitz egin digu.
Klasearen hasieran, bideo bat jarri digu, kokatu gintezen egingo genuenaren inguruan.




Ondoren, aurkezpen bat jarri du arbelean, proiektorearen bidez, non besteak beste hurrengo alderdiak aipatzen zituen:




Aurkezpena amaitutakoan, binaka jarri gara lanari ekiteko, eta robot bat sortzeko.

Baina zer ote da robot bat?

Aintzinean, robotak lan astuna egineko gailutzat konsideratzen ziren. Baina gaur egun, ingurunearekin interakzionatuz modu desberdinean jokatzen duen mediotzat dugu.

Jarraian, kutxa bat eman digu pieza elektronikoz beterik eta lanari ekin diogu.
Web orrialde baten bidez, Bitbloq izenekoa, plaka basea programatu dugu eta argiekin eta botoiekin lan egiten hasi gara. Jokinek proposatu digu klasearen amaieran, beste egun batean lanarekin jarraitzea, baina imprimagailu 3D batzuekin jardutea egun horretan.

- Hausnarketa

Pilo bat gustatu zait sorpresa hau, izan ere oso gustoko ditut teknologiarekin erlazionaturik dagoen gauza oro. Hortaz asko gustatu zait gaurko klasea. Gainera, Andonik klase hau propoastu eta aurrera eramateak harrigarria iruditu zait, arriskua suposatzen duelako metodologia berriak gelan sartzeak, baina berak ez du beldurrik izan. Eta gainera, arrakasta handia izan du.

  • 2015/12/10

Gaurko klasean, bideo ediziari ekin diogu, baina hori egin baino lehen, edizioa egiteko programa bilatzera eta deskargatzera gonbidatu gaitu irakasleak.

Ondoren, behin programa deskargatuta, bideoaren osaketa prestatzeko beharrezkoak ditugun, bideo, argazki edo audioak deskargatzeari ekin diogu. Bideo desberdin asko bilatu ditugu, besteak beste:

Horren ondoren, bideo editatzeari ekin diogu, baina ez dugu denbora askorik izan gaur. Egia da irakaslea prest egon dela dudak erantzuteko eta guri laguntzeko.

- Hausnarketa

Asko gustatu zait gaurko klasea, baina uste dut denborab gehiegi eman dugula programa deskargatzeko eta lanari ekiteko, horregatik, uste dut hurrengorako programa etxetik instalatuta ekarri beharko genukeela. Gustatuko litzaidake gehiago, garrantzi gehiago ematea bideoa editatzeko tresnei eta teknikei, baina orokorrean primeran egon da klasea.

  • 2015/12/11
Gaurko klase guztia eman dugu bideo ediziorako eta asko kostatu zaigu lanari ekitea.
Arazoak izan ditugu bideoa editatzen hasteko ez genuelako argi nondik hasi ezta zien bideo erabili ediziorako.

Baina behin edizioa egiten hasi garela lanean hasi eta ez gara ezta gelditu ere egin.
Teknika desberdin asko erabili ditugu edizioan zehar, besteak beste kamara geldoa bideo baten zati batean...
Hona hemen bideo edizioaren proiektuaren pantailaren kaptura bat.




Bertan ikusi daitekeenez, bost pista desberdin erabili ditugu bideoa editatzerakoan. Titulo desberdin ugari txertatu ditugu eta argazki nahiz bideoen arteko trantsizioak ere. Internetetik hartutako hainbat bideo hartu ditugu, baina baita ere guk sortu eta grabatu ditugu beste batzuk.

Bideo nagusiari soinua kendu diogu eta atzetik, abesti bat txertatu dugu:



Baina, txertatutako zenbait bideok soinua zutenez, hauek heltzerakoan, musikaren soinua jaitzi eta bideoaren ahotsen soinua entzuten zen nagusiki.

Horrez gain, bost bideo txertatu ditugu frame berdinaren barruan eta bakoitzak iraupen desberdina zuenez, hauek berriro txertatu ditut alboan baina irudia izoztu dugu irteerako puntuan, horrela guztiak aldi beran desagertu daitezke pantailatik.
Gero, bideoaren beste momentu batean, bideo nagusi bat izan dugu eta bertan agertzen joan dira argazki desberdinak bideoa atzetik dagoelarik.
Gainera, bideoetako bat 3D-n jarri dugu, nahiz eta gelan ezin izango denik nabaritu, ez baititugu horretarako beharrezkoak diren betaurrekoak.
Azkenik, aipatu behar dugu proiektuan adierazi dugunez ume bat dugu, entzumen urritasuna duena eta hortaz, beste pantaila txiki bat dugu, keinuen hizkuntzaren bidez adierazten duena bideoan esandakoa.
Eta hau guztia azaldu ostean, hemen dago guk egindako bideoa:

- Hausnarketa

Gaurko klaseari buruz esan behara dut, asko gustatu zaidala, baina eragozpen bat jartzekotan, esan beharko nuke gustatuko litzaidakela, ediziorako teknika nahiko dituzten ikasleentzako teknika berri gehiago eskaintzea gustatuko litzaidakeela.


  • 2015/12/17

Gaur, gure proiektuko bideoaren edizioarekin amaitu behar izan dugu, izan ere, aurkezpenekin hasi beharra baitzegoen. Ondorioz, azken orduko aldaketa batzek egin eta amaitutzat eman dugu bideoa. Hona hemen, gure bideoa oinarritzen den proiektua, guk geuk sortutakoa eta garatutakoa:

Ondoren hauen aurkezpenak eta azalpenak hasi dira. Gu izan gara aurkezten lehenengoak eta ondoren gainerako kideek aurkeztu dute beraiena, baina ez dutenez talde guztiek amaitu, behar jarraituko dugu aurkezpenekin.

- Hausnarketa

Aurkezpenak egiterako orduan oso eroso sentitu naiz eta esan beharra dago, oso erabilgarria dela ahozko aurkezpenak egitera, erraztasuna hartzearen aldetik batez ere.gehitu nahiko nuke, ez naizela eroso sentitu nolabait, ezin izan baitut aurkezpena nahi genuen moduan egitea. Ondorioz sentitu dut, ez ditudala eman beharreko azalpen guztiak eman eta lana ez dela ondo amaitu uste dut. Horrez gain, iruditu zait ez dugula jaso beharrezko atentzioa azalpenetan zehar eta hori ez zait asko gustatu.

  • 2015/12/18
Gaur klaseko azkenengo eguna da eta asko nabaritzen da. Ikasle guztiak nahiko aztoratuta gaude eta geldi egon ezinik.
Klaseko lehen hogei minutuak eman ditu bakoitzak blogean zerbait aldatu behar bazuen aldatzeko, baina jarraian guk egin beharreko ebaluazioari ekin diogu.
Horretarako berak bidalitako eta berak sortutako Google Formularios baten bidez egin dugu.
Hona hemen ebaluazio orriaren formatua ikusteko nik egindako pantailaren kapturak:







Ebaluazioa garatu ondoren, geratzen ziren aurkezpenak aurrera eraman dira eta ondoren klasea amitutzat eman da.



Orokorrean irakasgai honen inguruko balorazioa nahiko ona da. Baina esan beharra dut, klase hau izateak erakutsi didala oraindik badaudela irakasle onak eta ikasleen iritzia kontuan hartzen dutenak, beste gauza askoren artean. Asko gustatu zait irakasleak klasea aurrera eramateko erabilitako metodologia eta klasean jarduteko modua. Gainera aukera eman digu gure artean elkar ebaluatzeko, baina baita ere, aukera eman digu bere irakasgaiaren inguruan feedback-a uzteko. OROKORREAN, OSO OSO POZIK NAGO IRKASLE, IRAKASGAI ETA KLASEAREKIN.




HELDU DA, AGUR ESATEKO UNEA! 
LABURRA IZAN DA, BAINA ASKO GUSTATU ZAIT BIZITAKOA ETA USTE DUT KLASE HAU BEZALA, BESTE KLASE ASKOK JARRAITU BEHARKO LUKETELA METODOLOGIA BERDINA!

AGUR ETA HURRENGORA ARTE!!!








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina